Datozen abenduaren 9an eta 10ean, Europar Batzordeak komunikazioari eta fondo europarrei buruzko konferentzia antolatu du Bruselan. Fondo europarrekin erlazionaturiko gaietan lan egiten duten guztientzako topaleku pribilegiatua.

Europako bost fondo estrukturaletako (Lurralde Garapenerako Fondo Europarra, Gizarte Fondo Europarra, Kohesio Fondoa, Lurralde Garapenerako Nekazaritza Fondo Europarra eta Arrantzaren Fondo Europarra) komunikazio arduradunak Bruselan elkartuko dira lehen aldiz, Europar Batasunaren aurrekontuaren heren bat baino gehiago hartzen duten fondoei buruzko komunikazioaz hitz egiteko.

Aurreikuspenen arabera, konferentziara, EBko kide diren 28 herrialdeetako 650 partaide baino gehiago hurbilduko dira, nazio eta lurralde mailako funtzionarioak, EBko lurralde elkarlanerako programa operatiboetako komunikazio arduradunak, kazetariak, Batzordeko funtzionarioak eta Europako beste erakunde batzuetako ordezkariak.

Konferentzia Bruselako Square kongresu gunean (Mont des Arts, 1000) izango da.

Beharrezkoa izango da on-line izena ematea. Azaroaren 18a baino lehen izena eman daiteke hemen sakatuz.

Konferentziaren programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, sakatu hemen.