Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiak, Asociación para el Desarrollo Integral de la Cuna de Aragón (ADECUARA) izenekoak antolatutako ‘Sector agroganadero, forestal y agroalimentario’ tailerrean hartu zuen parte joan den martxoaren 30ean.
Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiak, Asociación para el Desarrollo Integral de la Cuna de Aragón (ADECUARA) izenekoak antolatutako ‘Sector agroganadero, forestal y agroalimentario’ tailerrean hartu zuen parte joan den martxoaren 30ean.

Tailerraren helburua, La Jacetania eta Alto Gállego eskualdeetan Programa de Desarrollo Rural Leader 2014-2020 izenekoa egituratuko duen tokiko estrategiaren diseinuan aurrera egitea zen. Tailerreko partaideek (elkarteak, erakundeak eta norbanakoak) ahaleginak egin zituzten lurraldearen ahulguneak eta alderdi indartsuak adierazteko, etorkizuneko programaren helburuak finkatzen laguntzeko.

Martxoaren erdialdetik OPCCko koordinatzailea den Eva García-Balaguer, Pirinioetako mugaren aberastasun naturala defendatzean eta balioa ematean zentratu zuen bere hitzaldia. “2040an Pirinioetan oraindik ere glaziarrak geratzea nahiko nuke. Klimaren aldaketak eta lurraldeen egokitzapen beharrak ezinbesteko oinarria izan behar dute tokiko garapen estrategietan”, defendatu zuen Pirinioetako Behatokiko arduradunak bertaratutako pertsonen aurrean.

ADECUARAk datorren asteetan partaidetzan oinarritutako tailer gehiago antolatzea aurreikusi du, ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko: “Gure lurraldea etorkizunean nolakoa izatea nahi dugun imajinatzeko aukera dugu, norabide horretan aurrera egiteko zer egin dezakegun erabakitzeko unea da, eta partaidetzan oinarritutako prozesua izatea nahi dugu”, adierazi dute lurralde horretan LEADER programa kudeatzen duen elkartetik.