Klima-aldaketarako Pirinioetako Behatokiak atal berria ireki du bere webgunean (www.opcc-ctp.org). Bertan, klima-aldaketaren arrastoak Espainia, Frantzia eta Andorrako lurralde mugakideetan ikusten dituen edonork horren berri eman ahal izango du Internet bidez.
Lurralde mugakideetan bizi zara edo bisitaria zara eta klima-aldaketaren eragina nabaritu duzu bertan? Bidal iezazkiguzu testu, argazki eta bideoak. Hauxe duzu horretarako txokoa. Esandako lurraldeetan klima-aldaketak duen eraginari lotutako dokumentuak igo ditzakezu bertan. Zuk ikusi eta kontatutakoarekin, Behatokiak bere lanarekin aurrera egin ahal izango du.
Bidali daukazun informazioa.