Kataluniako museoen sarea Esterri d’Aneun elkartu zen joan den azaroaren 30ean, Kataluniako Generalitateko Kultur Zerbitzuen babespean, bere etorkizunari eta CTP-ren laguntzarekin elkarlanerako proiektuetarako egon daitezkeen garapen ildo posibleei buruz hitz egiteko.
Beste ideia batzuen artean, Pirinioetako gainerako sareei deialdia egiteko borondatea sortu zen, 2014-2020 programa europarren hurrengo epealdia prestatzeko eta elkarren artean, lurraldearen zerbitzura dauden proiektu iraunkorren oinarri izango direnak guztien artean aurkitzeko. Partaide guztiek 2012. urtean ere hurbilketa horrekin jarraitzea erabaki dute, CTP-ren laguntzarekin, kultur batzordearen bitartez, batez ere, eta Kataluniako Generalitatearen laguntzarekin.