Yolanda Barcinak, Nafarroako presidenteak, CTP-ren txandako presidente gisa, bigarren deialdiko FEDER hitzarmenen sinadurari ekin zion, prentsaren aurrean burututako ekitaldian.

Yolanda Barcinak, Nafarroako presidenteak, CTP-ren txandako presidente gisa, elkarlanerako bederatzi hitzarmen sinatu zituen ekainaren 4an, proiektuen ardura duen erakunde bakoitzarekin bat, Iruñeko San Bartolome Gotorlekuan ospatu zen ekitaldian. Arrazoi praktikoak zirela eta, ekitaldi horretan, arduradun gisa nafarrak dituzten hitzarmenak sinatu ziren. Indarrean dauden POCTEFAko bigarren deialdiko proiektuen elkarlanerako FEDER hitzarmen guztien sinaduraren irudi izan dira.
Proiektuak, besteak beste, turismoarekin, jarduera ekonomikoaren garapenarekin, ondarearekin, kulturarekin, ikerketa bio-medikoarekin, eko-ekonomiarekin, hezkuntzarekin eta IKT-en sustapenarekin daude erlazionaturik. Presidenteak elkarlanaren balioa azpimarratu zuen, “Sinadura hori proiektu horietako bakoitza abian jartzeko ekintza dela esanez, hau da, bilatzen diren helburuak lortu ahal izateko lan gogorraren hasiera, egin beharreko betebehar guztien kudeaketa zuzenaren bitartez. Eta partaideen arrakasta hori, partaide bakoitzaren lurraldeetarako eta gure gizarte osorako arrakasta ere izango da”.