LUZ SAINT SAUVEUR – Pirinio Garaiak- Midi-Pyrénées
Musika jaialdia – 2010eko uztailaren 10etik 13ra

Jazz Pyr’ elkarteak Luz-Saint-Sauveur-era gerturatzeko gonbidapena luzatzen dizue uztailaren 10 eta 13 bitartean bertako jazz jaialdiaren 20. Urteurrena ospatzeko. Benetako giza abentura sortzaile eta artistikoa!

Egitarauan musikaz betetako lau egun Pirinio garaietako mendi inguruko herri batetan, hogeita hamabost ikuskizun baino gehiago jazz garaikidearen eta inprobisatutako musikaren erakusle nazional eta internazionalekin.
Formateatutako produkzioetatik urrun, Jazz à Luz jaialdiak jendea harritzeko apustua egin du. Jazza espiritu egoera bat da hemen, askatasunarena, gauzak partekatzearena eta gauzak zalantzan jartzeko.
 
Jaialdiaren 20. Urteurrena herrian ospatuko da, herriarengandik eta bertako ondaretik gertu agertu diren jai proposamen desberdinei esker. Beraz departamentuetako eta eskualdeetako taldeek gainontzeko programazioarekin lotutako estilo desberdinak landuko dituzte: bluesa, funka, elektronika, rocka, hip-hopa, fanfarea, ikusle gazteentzako ikuskizunak…

Beraz pasio musikalak, mendian ohi ez bezalako lekuetan kontzertuak, mendiko bazkariak, burlesque erako ikuskizun piroteknikoa, instalazio plastikoak edo entzutezkoak, serenatak…ikusteko aukera izango duzue.

Kontaktuak:
Association Jazz Pyr’
Emaila: festival@jazzaluz.com
Tel. : 05 62 92 38 30