«JATORRIEN IBILBIDEA» aldi baterako erakusketa urriaren 22tik azaroaren 5era egongo da zabalik jende guztiarentzat, Tolosako (Frantzia) Espazioaren Hirian, eta ondoren Agerreko (Lleida, Espainia) Unibertsoaren Behaketarako Zentroan, Midi-Pyrénées eskualdearen, Kataluniaren eta JATORRIEN IBILBIDEA egitasmoaren 6 bazkideen elkarlanari esker.

JATORRIEN IBILBIDEA egitasmoaren barruan, Espazioaren Hiriaren bisitariei hiru toki berri proposatuko zaizkie. Lehenbizikoak Lurreko eta Eguzki sistemako biziaren printzipioari egon dira eskainita, eta 2010eko apirilean inauguratu ziren, “LURRAREN ERDIALDEA” eta “MUNDU ATEA”. 2011ko ekainean erakusketaren solairu bat Astronomiari eskaini zitzaion: BEHATOKIA. “JATORRIEN IBILBIDEA” erakusketak Pirinioetako lurraldeari buruzko bidaia egitera gonbidatzen ditu bisitariak, gure iragana bilatzeko: Big-Bang-etik Gizakien agerpenera.
Jatorriak egitasmoaren aurrekontu osoa 2.606.897 eurokoa da (2010-2012 epealdirako) eta kopuru horren %65 FEDER funtsetatik dator, eta Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde Elkarlanerako Programaren (POCTEFA) barruan garatzen da. 2007tik Pirinioetako Lan Erkidegoak kudeatzen du programa hori, eta 168 mila euroko diru-kopurua du Espainiak, Frantziak eta Andorrak osatzen duten mugaz gaindiko ingurunerako.