Pirinio Garaietako eta Val d’Araneko Garapen eta Sustapenerako Institutuak antolatutako jardunaldiak dira eta Pirinio Garaietako eta Val d’Araneko xendazaletasunaren, bideen eta mugikortasunaren inguruko 2012ko lan-egitarauaren esparruan garatzen dira.
Jardunaldiotako ildo nagusiak, hauexek: ondare historikoa berreskuratzea (bidezidorrak, harrizko bideak, zubiak, harri lehorreko hormak…), mugikortasun geldoari lotutako azpiegiturak sendotzea (oraintsu arte gutxietsiak izan direnak), eta xendazaletasunaren turismo produktuak sustatzea, espezializatutako beste turismo-helburuen aurrean lehiakorragoak izan daitezen.
Jardunaldi hauetan, alde batetik, gaur egun dauden kudeaketa ereduak aztertuko dira mendi eskualde batzuen eta besteen ezaugarriak bertatik bertara ezagutzeko –dagokigun kasuan, Alt Urgell–. Eta, beste alde batetik, erreferentziazko adibideak dituen eta tradizio handiko mendi-ibiliak eskaintzen dituen lurralde batera ikasketa-bidaia antolatzeari buruz hitz egingo da. Aurreko urteetan Suitzako eta Trentino-ko ereduak izan ditugu aztergai, baina aurten auzokide dugun Pirinioetako bertoko lurralde batean honelako jarduerak nola bideratzen diren ikusi nahi dugu; horregatik jo dugu Andorrara. Lurralde horrekin, hain zuzen, Pirinioetako zenbait eskualdek dagoeneko abiatu dituzte lankidetza proiektuak; kasurako, Comapedrosa eta Pirinio Garaietako Natura-parkeen arteko hitzarmena.
Egitaraua jaisteko, sakatu hemen.