Maiatzaren 3an eta 4an, Ecomuseu de les Valls d’Àneu deritzonak, IV Jornades de Museologia en las Terres de Lleida izenekoak antolatu ditu, honako gai honi buruzkoak: Museoak Sarean: Lurralde kudeaketarako eredu berria?

Azken urte hauetan ekonomiaren sektore guztietan, publikoetan zein pribatuetan, definitzen ari den eszenatoki berriaren aurrean, badirudi argi eta garbi dagoela orain arte erabili izan diren kudeaketa eredu asko zalantzan jartzen ari direla. Prozesu horrek eragina du, eta oso zuzena gainera, museoen eta kultur ondarearen kudeaketaren munduan.
Sareko lana, baliabideak eta inbertsioak eremu edo lurralde berean konpartituz, aukera argienetakoa ari da bilakatzen, kultur azpiegiturak eusteari eta politika berriak aktibatzeari dagokienez alternatiba berriak definitzeko eta bilatzeko orduan.
Bi egunez, alor horretako hainbat adituk, jada funtzionatzen ari diren zenbait esperientzia azalduko dizkigute, horiek eztabaidatzeko, ebaluatzeko eta guztien artean aztertzeko, guztia ere, gure herrialdeko museoen eta kultur ekipamenduen kudeaketa eta iraunkortasuna hobetzeko xedez. CTP-k Valentí Sallasen (Nazioarteko Harremanak. Kultura Saila. Kataluniako Generalitatea) eta Cristina Arcayaren, CTP-ren Idazkari Nagusiaren hitzaldi batekin hartzen du parte: “Museoak sarean Europako elkarlan programetan”.
Beste urte batez, jende guztiarentzat irekita egongo diren museologia jardunaldi horiek, Lleidako lurretako kultur ondarearen munduko profesionalen topaleku bilakatu nahi dute. Prestakuntza teknikoa hobetzea, lurraldeko museoak eta ondare ekipamenduak ezagutaraztea eta museo eta ekipamendu horiei kudeaketa tresna berriak eskaintzea dira urtez urte jardunaldi horien antolakuntzarekin bilatzen diren hiru helburu nagusiak.
Erantsitako programa aurkituko duzue (pdf).