Hirien eta Eskualdeen Europako Asteko 9. edizioan izena emateko epea irekita dago irailaren 28ra arte. Jardunaldi hauek Europar Batasuneko eskualdeen eta erakundeen arteko elkarrizketa esperientzien hartu emanari eskainiko dira eta Bruselan ospatuko dira 2011ko urriaren 10a eta 13a bitartean. Batez ere eskualde lankidetzetatik abiatuta antolatutako mintegiak, tailerrak eta erakusketak egongo dira.

Kohesio politikaren eta Europako 2020 Estrategiaren egitura funtsen rola, 2013ko esparru finantzarioari begira kohesio politika eraginkorragoa lortzea, lurralde lankidetzaren etorkizuna eta hirugarren herrialdeen praktika onak izango dira OPEN DAYS jardunaldietan landuko diren gaietako batzuk.
 
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, egin klik hemen.
 Programaren esteka