Europako Muga aldeko Lurraldeen Elkarteak (ARFE) egin du sariaren deialdia. Saria, datorren azaroaren 8an eta 9an banatuko da Berlinen burutuko diren 2012ko Urteko Konferentzia eta Asanblada Nagusian. Hautagaiak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da.

ARFEk mugaz gaindiko elkarlanaren alorrean kulturan, ekonomian eta politika, lan eta gizarte politiketan lorturiko lorpenak aintzatetsi nahi ditu.
“Mugaz gaindiko mugikortasuna lan merkatuan: esperientziak, arazoak eta erronkak” izenburupean, Europako Muga aldeko Lurraldeen Elkarteak, muga aldeko lurraldeak motibatu nahi ditu, herrialdeen arteko harremanak hobetuko dituen eta integrazio europarrari lagunduko dien espazio komuna lortzeko.
Sari hori eskuratu ahal izango dute elkarlana eta bizikidetza ona bultzatzen duten erakundeek, beraien proiektuen bitartez, muga aldeko lurralde baten ingurua hobetzeko aurrera eramaten ari diren neurriak eta baita emaitza orokorrak eta esfortzuak, estrategiak… aurkeztuz.
“Papenburgeko bela” saria batez ere aintzatespen ospetsua den arren, abagune berezietan sari hori, lurralde jakin batek egindako esfortzuei diru laguntza emateko ere banatu ahal izango litzateke.


Informazio gehiago.