2015eko irailaren 29an, asteartean, Interreg V-A Espainia, Frantzia, Andorra (POCTEFA 2014-2020) programa abiatzeko mintegia egingo da Zaragozako Kongresu Jauregian
Jardunaldi osoa hartuko duen mintegi horretan programaren ardatzak eta helburuak aurkeztuko dira, proiektuei buruzko finantza gaiak landuko dira eta aurreko programarekin alderatuz dituen berrikuntzei buruzko informazioa emango da.

Ekitaldi horren barruan, programaren 5 ardatzekin zuzenean loturiko gaikako 5 tailer egingo dira, eta horietan Idazkaritza Bateratuko arduradunek eta Partenariatuko kideek, programa edo proiektuen kandidatura bezalako gaiekin erlazionaturiko alderdi guztiei buruzko zalantzak argitzeko aukera emango diete bertaratutako guztiei. Halaber, jardunbide onen adibideak ezagutaraziko dira eta proiektu potentzialen bazkideen arteko harremana erraztuko da.

Abuztuaren amaieran martxan egongo den webgunearen bitartez, onuradunek xehetasun osoz ezagutu ahal izango dute ekitaldiaren agenda eta mintegian izena eman ahal izango dute.

Ekitaldia egin baino egun batzuk lehenago, irailaren 10ean, proiektuen lehen deialdia zabalduko da. Interesatuek bi hilabete izango dituzte beraien kandidaturak bidaltzeko.

Hemen (ESP eta FR) aurki ditzakezu Deialdiaren lehenbiziko dokumentuak.

Argazki kredituak: © Elena Almagro 2015