INTERACT-ek “Hazkunde Iraunkorra Europan lurraldeen arteko elkarlanaren bitartez eta horren loturak EB-ren beste laguntza batzuekin” izeneko Europa mailako ekitaldia antolatu du, UE2020 Agendan ezarritako lehentasunak eta bereziki hazkunde iraunkorra aztertzeko. Bi eguneko iraupena izango duen ekitaldia da, eta Florentzian, Italian, ospatuko da, 2012ko ekainaren 5ean eta 6an.
Hitzordu hori, iaz Budapesten antolatutako hazkundeari buruzko konferentziaren jarraipena da. Iaz bezala, ETC operadoreentzako eta hazkunde iraunkorraren mundu polifazetikoan lan garrantzitsua burutu behar duten beste partaide batzuentzako trukaketa plataforma proposatzen dugu. Ekitaldian, programetako arduradunek eta proiektuetako bazkideek hartuko dute parte, baina baita ikerketa zientifikoko institutuetako, Europar Batzordeko eta mundu akademikoko ordezkariek ere.
Informazio gehiago jasotzeko eta erregistratzeko, bisitatu webgunea.