Bere bi urte eta erdietan, Refbiok, interes estrategikoko hamar eremutan izena emandako nazioz gaindiko 17 ikerketa proiektutan Espainiako eta Frantziako 2.100 ikerlarik parte hartzea lortu du.
Pirinioenbi aldeetako osasun zientzien alorrean lankidetza sustatzeko helburuz eraturiko Pirinioetako Ikerketa Biomedikoko Mugaz gaindiko REFBIO Sareak, amaiera eman zion bere lehen zikloari joan den martxoaren 24an, proiektuko bazkide lider den Navarrabiomed–Miguel Servet Fundazioak antolatu zuen eta Iruñean egin zen jardunaldian.

Bere bi urte eta erdietan, Refbiok, interes estrategikoko hamar eremutan izena emandako nazioz gaindiko 17 ikerketa proiektutan Espainiako eta Frantziako 2.100 ikerlarik parte hartzea lortu du. Sare hori eraikitzeko aukera eman zuen POCTEFA proiektuaren amaiera ekitaldian, REFBIO osatzen duten erakundeek zenbait lankidetza akordio sinatu zituzten lankidetzaren jarraipena bermatzeko, Ikerketaren eremu europarreko etapa berriari begira (Horizonte 2020 programa).

Ekitaldiaren buru Marta Vera Nafarroako Gobernuko Osasun sailburua izan zen, eta bertan Cristina Igoak, Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) komunikazio arduradunak eta REFBIO osatzen duten zortzi erakundeetako ordezkariek ere hartu zuten parte.