Komikia oso euskarri didaktiko motibatzailea da lehen eta bigarren hezkuntzan, ikasleen irakurketa eta ulermena errazten dituen tresna baita, atzerriko hizkuntzei dagokienez, batez ere. Izan ere, komikiak, irudia eta testua modu erakargarrian konbinatzen dituenez, jolasten eta sormena lantzen laguntzen du eta, horrela, ikasketa erazten du.
Horrela, bi argitaletxek, Bordeleko batek (Dadoclem) eta Gasteizko beste batek (Saure argitaletxea) “Hizkuntzak bunbuiloetan” erakusketa antolatu dute. Ekimen horrek Akitania-Euskadi Euro-lurraldearen finantza laguntza izan du.
Hogei panelek, hizkuntzak ikasteko komikiak erabiltzeari buruzko esperientziak erakutsiko dituzte. Horrez gain, ikasketa gune bikoitza argitaratu da, erakusketara doan jendearentzat.
Lineako ariketak, osorik edo parte batean, frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta portugesez egin ahal izango dira batez ere, eta baita alemanez eta italieraz ere.
Gune hartzaile bakoitzak (erakusketa areto, liburutegi…), Internet Explorer eta Adobe Flash programak dituzten zenbait ordenagailu jarriko ditu bisitarien esku. Frantsesa-gaztelania liburuxka elebiduna argitaratu da linean (beste hizkuntza batzuetako sarrerak ere badituzte, proposaturiko ariketen arabera), esperientzia hori erakusketa aretoko gida izan dadin eta ikasgelan edo etxean jarraitu ahal dadin.

Informazio gehiago jasotzeko, edo erakusketa jaso nahi baduzu, jar zaitez hauekin harremanetan:

Erakusketaren ibilbidea Frantzian eta frantsesez hitz egiten duten lurraldeetan:
Danica Urbani : danica.urbani@dadoclem.fr
Telefonoa: +33 (0)6 715 88 755
Erakusketaren ibilbidea Espainian, Portugalen eta Andorran:
Jean-François Saure : fran.saure@yahoo.es
Telefonoa: +34 605 904 310