«Schengen Espazioa arriaskuan al dago? » hitzaldia irailaren 23an ospatuko da Gironako Unibertsitatean Europako EICT (Euroinstitut Català Transfrontalier) proiektu ezagunaren esparruan. Proiektu hau Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza Programa Operazionala Europar Batasunak finantzatzen du (POCTEFA).

Proiektuak mugaz gaindiko lankidetza komunerako tresna bat lortu du lurralde osoan dauden unibertsitateak lotzeko (Perpignan eta Girona). Honi esker ingurune honetan lankidetza erronka berriei aurre egin ahal izango zaie. Esparru horretan hitzaldi desberdinak egongo dira. Lehenengoan «Schengen Espazioa arriskuan al dago? »  Schengeneko hitzarmenen bilakaera sakonduko da eta EBko eta EB kanpoko hiritarretan zein eragin izango duen aztertuko da bizitokiari eta lan kontratuei dagokienez.
 
Hurrengo hitzaldiak datozen hilabeteetan ospatuko dira: urriaren 18an « ECT eta Andorrako erakunde politiko administratiboak, azaroaren 18an « Lurraldearen egokitzapena mugaz gaindiko testuinguruan» eta abenduaren 13an « Espazio naturalen kudeaketa mugaz gaindiko testu inguruan».
 

Informazio gehiagorako egin klik hemen.