Mission Opérationnelle Transfrontalière (MOT) izenekoak Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) laguntzarekin finantzatutako hiru eragiketen proiektuak jaso ditu azken txostenean
Antolatzaileek proiektu enblematiko gisa hartu dituzte Frantziako lurretan gauzatutako proiektu hauek: Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitalea, kategoria horretako Europako lehenbizikoa; Portalet gunea, mendi lurralderako baliabide gune bilakatu den aduana zaharra; eta joan den otsailetik Baiona eta Hendaia lotzen dituen Frantzia eta Espainia arteko Euskadi Express autobus linea.

Frantziako Gobernuak 1997an eratutako MOTek lanean dihardu proiektuetako arduradunei eta mugaz gaindiko lurraldeei laguntzeko. Mugako herrialdeen arteko lana paper gainean islatzeko xedez, egindako lanak eta lan horiek herritarren eguneroko bizitzan duten eragina azpimarratzen dituzten txostenak egiten ditu.

Azken koaderno horrek, hainbat gai lantzen dituzten 24 proiektu jasotzen ditu. Gai horien artean enplegua, ikerketa, garraioak, ingurumena, osasuna, hezkuntza edo kultura daude.

2015eko apirilari dagokion txostena hemen kontsultatu edo/eta jaitsi dezakezu.