Uztailaren 13an berriz ere ospatu zen Hiru Beheien Zerga zaharren, San Martingo Harrien, 262 zenbakiko mugaren banaketan, Ermaz muinoan 1.721 metrotako altueran.

Ekitaldi honekin, Baretouseko (Bearne, Frantzia) eta Erronkariko (Nafarroa, Espainia) agintariek bi ibarrek 1375. urtean larreengatik sortutako gatazkak konpontzeko sinatu zuten hitzarmena gogoratu zuten. Ekitaldian, goian aipatutako datatik ospatzen dena, larreen eta iturrien aprobetxamenduagatik sortutako liskarrak konpondu zituen hitzarmena berresten da. Baretouseko haraneko unaiek, jenerotan ordaindu behar zieten zerga –hiru behi- Izaba, Garde, Urzainki eta Uztarrotzeko jendeari, guztiak Erronkari haranekoak, bertako larreak erabili ahal izateko. Ematen diren behiek “sine mácula” izan behar dute, hau da orbanik gabe eta guztiek adar, ilaje eta hagin berdinak ere eduki behar dituzte.
Animaliak eman baino lehen, Erronkari eta Baretouseko alkateek, bertako jantzi tradizionalak jantzita, gatazka hauei amaiera eman zion hitzarmena sinatzen dute berriz ere.
Aurten, eguraldi txarra eta euria izan ziren nagusi ospakizunean. Bertan zeuden Nafarroako Gobernuko presidentea Yolanda Barcina eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Saileko kontseilaria, Lourdes Goicoechea.
Nafarroak Gobernuak, 2011ko urtarrilean Interes Kulturaleko Ondasun Immateriala eta Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatu zuen.