“13 programa – helburua: Europako eskualdeetako bizitza kalitatea hobetzea” gaiari buruz irailaren 15a eta 16 bitartean, Katowice-en (Polonia) ospatuko den Partekatutako Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko izena emateko epea irekita dago.

Lehenengoz, nazioarteko 13 programak, egun Europako lurralde lankidetza lortzeko helburuaren esparruan lanean ari direnak, konferentzia bateratu bat antolatu dute Europako eskualdeetako bizitza kalitatea nola hobetu daitekeen mugaz gaindiko lankidetzaren bidez erakusteko.
Konferentzia honetan bi puntu garrantzitsu nabarmenduko dira: mugaz gaindiko lankidetzak orain arte egin duen lana eta etorkizunean izan dezakeen indarra. Konferentzian maila handiko hizlariak egongo dira, EBko Komisioko ordezkariak eta Poloniako ministroak, hain zuzen ere.
Parte hartzea sustatzeko eta errazteko, posible izango da konferentziaren saioak online jarraitzea eta iruzkintzea zuzenean, fluxu jarraitua izango duen bideoen bidez.
 
Informazio gehiago www.transnational-cooperation.eu webgunean.