Datorren irailaren 21ean Lankidetzaren Egunaren bigarren edizioa burutuko da. Ekitaldi horrek Europako mugaz gaindiko lankidetza ospatu nahi du, lankidetzak egunero biztanle guztiei ekartzen dizkien onurak azpimarratuz.

INTERACTek koordinatutako ekitaldi horrek, Europar Batasuneko eta inguruetako 35 herrialde baino gehiagotako Lurralde Lankidetzako 70 programa baino gehiago biltzen ditu. Helburua, komunikazio kanpaina bateratua garatzea da, 20.000 lankidetza egitasmoren finantzaketaren bidez, mugaz gaindiko lankidetzak lortutako lorpen garrantzitsuak gizarte osoari ezagutarazteko.

2012ko irailean ospatu zen Lankidetzaren Egun Europarraren lehen edizioak partaidetza arrakasta handia lortu zuen, 100 ekitaldi baino gehiago antolatu ziren eta 200.000 pertsonak hartu zuten parte Europa osoan.

CTPtik POCTEFAk finantzatutako egitasmo guztiak animatu nahi ditugu, 2013ko Lankidetzaren Egun Europarrean parte har dezaten, beraien ekitaldia antolatuz. Aukera bikaina da egitasmoa jende guztiaren aurrean aurkezteko eta lortutako emaitzei balioa emateko. Horrela jende guztiak gehiago ikustea lortuko da. Informazio gehiago lortzeko komunikazio arduradunarekin harremanetan jar zaitezkete: s.laizpuru@poctefa.eu


2012ko Lankidetzaren Egun Europarraren emaitzak


2012ko Lankidetzaren Egun Europarraren barruan POCTEFAk antolatutako ekitaldia