Lurralde Garapenerako Europar Fondoaren (FEDER) laguntzarekin finantzatutako GUSAPIR (Gusto y sabor del Pirineo) proiektuak, Pirinioetako kalitate bereziko produktuak jende guztiari hurbiltzea erabaki du, Errioxako, Aragoiko, Nafarroako eta Frantzia Hegoaldeko hainbat hiri bisitatu dituen expo-trailerraren biraren bitartez
Ibilbidea Logroñon hasi zen uztailaren 15ean, produktu tradizionalen erakusketarekin eta dastatzeekin, eta Frantziako Lannemezanen amaitu zen joan den uztailaren 26an. Erakusketak Iruñea, Jaca eta Graus ere bisitatu ditu, dastatzeak eskainiz, haurrei zuzenduriko elikadura osasungarriari buruzko tailerrak eginez edo Grauseko Lukainka Azoka bezalako hitzordu gastronomikoetan parte hartuz.

Ibilbide osoan, interesatuek GUSAPIRri buruzko erakusketa bisitatu ahal izan dute, eta proiektuan parte hartzen duten lurraldeetako erreferentziazko elikagai produktu nagusiak ezagutu ahal izan dituzte.
Ekimenak oso harrera ona izan du jendearen aldetik, 2.000 baino gehiago izan dira proposaturiko jardueretan parte hartu duten pertsonak.

Expo-trailer gastronomikoaren bira GUSAPIR barruan programaturiko ekintzetako bat da. Mugaz gaindiko proiektu horren helburua, kalitatean oinarrituriko nekazaritza-elikadura sektorearen garapena bultzatzea da, proiektua osatzen duten lurraldeetako toki gastronomia ezagutaraziz.

Proiektuari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu.