20 gourmet horiek, Espainiako eta Frantziako 17 ekoizlek dohainik emandako zenbait artisautza produktu prestatzeko, dastatzeko eta baloratzeko izan dira aukeratuak.
Apiriletik, Bidasoa eskualdeak eta Agglomeration Sud Pays Basque izenekoak osatzen duten muga inguruneak bere tokiko produktuentzako hogei enbaxadore berri ditu. 20 gourmet horiek, Espainiako eta Frantziako 17 ekoizlek dohainik emandako zenbait artisautza produktu prestatzeko, dastatzeko eta baloratzeko izan dira aukeratuak.

Gourmet kutxa baten edukiarekin, jatekoa prestatu beharko diote beraien inguruko talde bati, eta horren jarraipena egin beraien sare sozial pertsonaletatik eta ekimen hori jasotzen duen gureGOURMET blog-etik. Enbaxadore hoberenak diploma bat eta lurraldeko jatetxe batean bi pertsonarentzako afari bat jasoko du.

GureGOURMET kanpaina, %65 FEDER funts europarren bitartez, POCTEFA 2007-2013ren bidez, finantzaturik dagoen INNOV MUGABE 2×2 lankidetza proiektuaren bazkideek bultzatu dute. Proiektu horren bazkide liderra den Bidasoa Aktiboa da kanpainaren sustatzailea.