RESOTeko bazkideek Irunen aurkeztu zituzten proiektuaren emaitzak
Joan den azaroaren 20an, RESOT proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia egin zen Irunen, “Gizartearen ikuspegitik Arduratsua den Lurraldearen eraikuntza: Bidasoa – Lapurdi” izenburupean. POCTEFA proiektu horren amaiera ekitaldira 70 pertsona baino gehiago hurbildu ziren, proiektuaren garapenean modu batean edo bestean parte hartu duten eragileak ordezkatuz.

Lankidetza proiektu horren barruan aurrera eramandako ekintza nagusia, mugaz gaindiko eskualde horretako eragileek mugaz gaindiko lurraldearen beharrei buruz egin duten diagnostikoa izan da, horren emaitzak proiektu zehatzetan gauzatzeko helburuz.

Amaiera ekitaldian Ludovic Lareyniek, POCTEFAko proiektu kudeatzaileak, hartu zuen parte, POCTEFA 2014-2020 hurrengo programazio epealdia izango denaren ildo nagusiak aurkezteko.