TOURNAI – Belgika
Mintegia –2010ko otsailak 11
Gaur egun Europako biztanleen heren bat baino gehiago bizi da muga egiten duten guneetan. EBko integrazio prozesuari esker muga asko zeharkatzen dituzten hirigune funtzional asko sortu dira: mugaz gaindiko konurbazioak

Espazio horiek erronka espezifikoei aurre egin behar die, mugako fluxuen kudeaketa dela eta, arazo bereziak sortzen baitira gune horietan, baita garatu daitezkeen zenbait eremu ere landu behar izaten dituzte.

Erronka horiei erantzun egokia emateko gakoa gobernu sistema berriak garatzean datza, mugaz haraindiko politikak lantzea ahalbidetuko dituen sistemak, alegia.

URBACT II programarekin batera finantzatutako “EGTC” (Expertising Governance for Transfrontier Conurbations) proiektuak Europako mugaz haraindiko sei aglomerazio sartu ditu komunikazio sarean.

Honen helburu nagusia mugaz haraindiko tokiko gobernuarekin zerikusia duten gaietan, praktika onenak kapitalizatuz sakontzea da. Bereziki garatu beharreko metodo eta tresnetan, batez ere Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartea, mugaz gaindiko konurbazioetako gobernatzeak hobetzeko asmoarekin.

Chaves-en (Portugalen) 2009ko martxoan ospatutako lehen mintegian barne gobernuko gaiak jorratu eta gero, hurrengo eztabaida Tournai-en ospatuko da datorren otsailaren 11an eta honako gaien inguruan eztabaidatuko da:
– Jendearen mobilizazioa mugaz gaindiko proiektuetan,
– Mugaz gaindiko komunikabideak eta erkidego birtual baten sorrera,
– demokrazia parte-hartzailea mugaz gaindiko aglomerazioetan.

Mintegi honi esker, parte-hartzaileek Europan dauden mugaz gaindiko konurbazio guztietan dauden arazo komunen inguruan mintzatzeko aukera izango dute, baina baita beraiek izandako esperientzia partikularren inguruan ere, praktika onak aurkezteko, mugaz gaindiko mailan komunitate zentzu zabalagoa ekarriko duen herri politika publiko desberdinak transferitzearen aukeren inguruan eztabaidatzea eta azkenik ondorio komunak ateratzea.

Informazio erabilgarria

Mintegiko programa
Izena emateko formularioa
(urtarrilak 22 baino lehenago itzuli beharko da)
Mintegiari eta " EGTC" proiektuari buruzko informazio gehiago