Atades Huesca (Aragoi) eta Suerte (Akitania) irabazi asmorik gabeko bi erakunde dira, eta beraien helburua, urritasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideraturiko mota guztietako ekintzak sustatzea, bultzatzea eta laguntzea da, hainbat alorretan: etxebizitza, enplegua, osasuna, prestakuntza, aisia eta denbora librea, kirola, autonomia pertsonala eta soziala…
Bi erakunde horiek elkarlanean ari dira azken urteetan, beste batzuen artean, Aragoi-Akitania mugaz gaindiko Elkarlanerako Programaren bitartez.
2012ko otsailean programaturiko D+COMFOR izeneko POCTEFA proiektuan ere elkarlanean ari dira. Proiektu horren helburua, ezintasunaren alorreko langileen eskumen profesionalak hobetzea da, zenbait profil profesional ezarriz eta etengabeko prestakuntza sistema egokia diseinatuz. Bertan, aipaturiko erakundeez gain, Nafarroako bi bazkidek eta Akitaniako beste batek ere hartzen dute parte.
Elkarlanerako Hitzarmen horren bitartez, bi bazkideek beraien mugaz gaindiko elkarlanean sakonduko dute. Prozesu hori esperientzia aitzindaria izango da sektorean, urritasuna duten pertsonek egindako produktuen saltzea atzerrira ateratzeari dagokionez. Aurreikuspenen arabera, produktu horien banaketarako sarea eratuko dute, eta horrela merkatua zabaldu ahal izango dute.
Aurreikuspenen arabera, hitzarmen hori 2012ko irailaren 17an, arratsaldez, sinatuko da, Miarritzen. Beraien presentzia baieztatu dutenen artean, Didier Boratra, Miarritzeko alkatea, François Maïtia, Akitaniako lurraldeko presidenteordea, Ana Alós, Huescako alkatea eta proiektuaren beste arduradun batzuk daude.