Mugikortasun lasaia, energia berriztagarriak, zaborrak banatuta jasotzea, aztarna ekologikoa etab.: geltokietako eko-gida, Mountain Riders elkarteak argitaratuta, Frantziako 80 geltoki eta atzerriko 10 hautatu dituzte garapen jasangarriari egokiak izateari dagokionez.

Gida honen hirugarren argitalpena da (lehen Gida Berdea zen) eta bertan geltokiak 7 gai desberdinetan banatzen diren 40 irizpideren arabera ebaluatzen dira: garraioa, energia, egokitzapena, ura, hondakinak, gizartea eta ingurugiroarekiko dagoen sentsibilizazioa.

Arau guzti hauek onartzea erabaki duten geltoki ugari daudela ikusi ahal izan da: aurreko urtean 28 « bakarrik » zeuden (Frantziako 55 eta atzerriko 3).
Ildo berean, Mountain Ridersek mendi materialari buruzko lehenengo Eko-gida kaleratu du, bertan eskiak eta elurretako jantziak ekoizten dituzten 21 marka desberdinen ekintzak ebaluatzen ditu, eko-kontzeptuari dagokionez batez ere.

Azkenik, ez dezagun ahaztu ekintzen ingurugiro gidaren argitalpena. Ekintzak antolatzen dituzten erakundeei zuzenduta dago beraien adierazpenaren ingurugiro-talka ahalik eta txikiena izateko helburuarekin (sei gai jorratzen dira bertan: garraioak, elikadura, zaborrak, komunikazioa, ura eta energia)

Gida hau lortzeko (doan)
· Deitu (0033)9 54 66 86 83 telefono zenbakira
· Konekta zaitez webgunean (ingurugiroa atalean)
· Kontsulta ezazu argitalpena linean