Osteguna maiatzak 19, Aragoik eta Pirinio Atlantikoak eskualdeek “Pourtalet Espazioa” izeneko Europako Lurralde Lankidetza Elkartearen estatutuen hitzarmena sinatu zuten, Espainiako lehenengo GECT eta Frantzia eta Espainiako mugako bigarrena.

10 urtetan osatuko dela uste da eta GECT hau bi eskualdeek gobernatuko dute. Erakunde berri honen lehen proiektua Biescas eta Larruneko neguko bideragarritasun proiektua izango da. Aduanako eraikin zaharra, mugako Espainiako aldean kokatzen dena “Pourtalet Espazioa” bihurtuko dute, Pourtalet mendateko mugaz gaindiko elurra kentzeko zentroa. Udan kultura-gune bihurtuko dute eta Done Jakue bideko aterpetxe gisa ere funtzionatuko du.
Epe luzeagora begira GECT-k kultura, garapen ekonomikoa eta turismoa bezalako gaietan ere hasiko da lanean. GECT-ren egoitza Sabiñanigon kokatuko da. Erabakiak hartuko dituen lehen batzordea udazken honetan bilduko da. Presidentearen, aurrekontuaren, langileen eta komunikazioaren izendapenak izango dira gai zerrendan, bi erakundeentzako proiektu operazionalen kudeaketaren egitura berri hau behar bezala funtzionatzen hastea ahalbidetzeko helburuarekin.