MONTPELLIER – Languedoc-Roussillon
Mintegia – 2010ko martxoaren 28tik 31ra
2010eko martxoaren 28tik 31ra ospatuko da Montpellierreko Corum-ean garapenerako nekazal ikerketari buruzko mundu-konferentzia

Eragile anitzek esku hartuko duten kontsulta handi honen helburua Garapenerako Nekazal Ikerketari buruzko programaziorako estrategiak aztertzea eta elkarrekin antolatzea nazioarteko nekazal ikerketa sisteman aritzen diren alderdi nagusiak mobilizatuz.

Topaketa honetan iparraldeko zein hegoaldeko ehun bat herrialdetako 500 parte hartzaile inguru espero dira (hegoaldeko eta nazioarteko ikerketa zentroak, hegoalderako ikerketan aritzen diren elkarteak, gobernuetako ordezkariak, nazioarteko erakundeak, fundazioak, etab.)

Konferentziaren behin-behineko programa :

Data
Jardunaldiko gai nagusia
2010ko martxoak 28
Nazioarteko nekazal ikerketa, berrikuntza eta ezagutzak partekatzea sustatzeko goi-mailako arduradunen hitzaldia.
2010ko martxoak 29
2009an eskualdeetan egindako kontsulten emaitzak, garapenaren aldeko apustu handiak, zeregina eta ikerketak izan dezakeen indarra: estrategiak eta lehentasunak.
2010ko martxoak 30
Ikerketak garapenean eragina izan dezan kontutan hartu beharreko tresnak eta aldaketak: ikerketaren ekarpenak, lankidetza berriak, zereginak, garapen bidean dauden herrialdeen rola, prestakuntza. (Frantziaren eta bere Europako lankideen esku)
2010ko martxoak 31
Konponbide posibleak eta hauek lortzeko bideak. Elkarrekin hobeto nola lan egin, alderdi guztiak inplikatuz: ekintza planaren, zuzendaritzaren antolakuntzari buruzko eztabaida.

Frantziaren eta Europako bere lankideen esku emango den jardunaldian honako gaiak landuko dira:
· Berrikuntzari eta integrazioari buruzko ikertzaile gazteen arteko elkarrizketa
· « Open science » : interfaze berrien ikerketen gaineko adibide berriak
· Ikerketa hobeago bat lortzeko bideak lankidetzan
· Etorkizuneko ikerketak aukera estrategikoak argitzeko
· Garapen bidean dauden herrialdeek nazioarteko nekazal ikerketan duten rol berria.
· Garapenerako nekazal ikerketa gaitasunen indartzea.
· Ikerketaren Louis Malassis Saria banatuko da lehenengo aldiz.

« Mediterraneoko garapenerako apustuei » eskainitako erakusketa aurkeztuko da.
Konferentzia osoan zehar bisitatu ahal izango da eta adibide konkretuen bidez Mediterraneoa ezagutzeko aukera emango du, nekazal eta elikadura garapenaren inguruan egun egin diren apustu handiak (uraren kudeaketa; lurren emankortasuna eta erosioa; elikaduraren garapena nutrizioarekin eta osasunarekin lotuta; nekazal produktuen gorakada, hau guztia garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin; nekazaritzaren, bioaniztasunaren eta ingurugiroaren arteko elkarrekintzak)

Informazio erabilgarria

Kontaktuak
Yves Savidan, Agropolis International
Telefonoa: +33 (0)467047569
Emaila : gcard@agropolis.fr

Webgunea