FEDER 2007-2013 programako parte diren proiektuetan garapen iraunkorrari garrantzi gehiago emateko helburuz, 2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eskatu duten 130 proiektuk “garapen iraunkorrari buruzko diagnostikoa” jaso dute. Frantzia osoan zein Akitanian 2007tik martxan dagoen esperimentu berritzaile horrek txosten osatua eta laburpena sortu ditu, “Akitaniako 130 proiektu handietan lorturiko esperientzia” izenekoa. Bertan, jarduera sektore bakoitzean bildutako jardunbide onak eta aholku nagusiak zehazten dira.
Izan ere, Akitanian, FEDERen (Lurralde Garapenerako Funts Europarra) laguntza eskatu duten 2 milioi eurotik gorako proiektuetara bideraturiko laguntzek “garapen iraunkorrari buruzko diagnostikoa” burutu behar izan dute, proiektuan interesa duten aldeak lotzen dituen mailegatzaileak koordinaturiko auto-ebaluazioaren bitartez. Horrela, 130 proiektu baino gehiagok lortu dituzte jada diagnostiko horren onurak, hau da, jarduerako 7 sektoretako 600 partaide daude inplikaturik. Horiek guztiek, mila milioi eurotik gorako inbertsioa ordezkatzen dute.
Lehen etaparen balantzearen ondorioz, garapen iraunkorraren hiru dimentsioak biltzen dituzten 2.000 ekimen baino gehiago bildu dira. Hiru dimentsio horiek ekonomiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin erlazionaturikoak dira.

Hurrengo web gunean, garapen iraunkorrari buruzko 130 diagnostiko, laburpena eta jardunbide onen kartela aurki dezakezue.