Frantzia eta Espainia arteko lehenbiziko gogoeta jardunaldi hori klimaren aldaketaren kontrako borrokan zentratu zen, eta “Zer egin dezakegu elkarrekin?” izenburua eraman zuen.
Otsailaren 5ean, Garapen iraunkorrari buruzko Espainia eta Frantzia arteko lehenbiziko topaketa egin zen Madrilen. Frantzia eta Espainia arteko lehenbiziko gogoeta jardunaldi hori klimaren aldaketaren kontrako borrokan zentratu zen, eta “Zer egin dezakegu elkarrekin?” izenburua eraman zuen.

Jardunaldiko lehenengo saioa, klimaren aldaketaren aurreko egungo egoerari eta 2015eko amaieran Parisen egingo den Klimari buruzko nazioarteko konferentziak eskaintzen dituen gogoetarako aukerei buruzkoa izan zen. Espainiako eta Frantziako bitariko harremanetan eta klimaren aldaketan adituak diren hizlariek, bi herrialdeen helburuen, behar komunen identifikazioaren eta aurrera eraman daitezkeen ekimen posibleen definizioaren inguruan eraiki zituzten beraien hitzaldiak.

Arratsaldeko saioak, Espainian eta Frantzian, lurralde iraunkorren eraikuntzarako aurrera eramandako ekintzetan zentratu zuen arreta. Proiektu azpimarragarrietako bat, Akitania-Euskadi Euroeskualdeak bultzatutako eta POCTEFAren bitartez fondo europarrekin kofinantzatutako TRANSFERMUGA izan zen. Nora Abete Euroeskualdeko proiektuen koordinatzaileak azaldu zuenez, herritarrek mugikortasunaren alorrean dituzten ohiturak aztertzeko beharra hauteman zuten muga inguruko lurraldeek, beharrak identifikatzeko eta garraio eredu iraunkorragoak eta eraginkorragoak sustatzera bideraturiko ekintzak definitzeko.

Topaketa hori, Parisen egingo den goi bilerari begira jarrerak finkatzeko eta bi herrialdeen artean ekintzak bultzatzeko emango den lehen pausoa da.