FORTIUS proiektuaren parte bat Lurralde Garapenerako Europar Fondoetako (FEDER) fondoekin finantzatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programa Operatiboaren (POCTEFA) bidez.
Urriaren 15ean, 16an eta 17an, ‘Gotortutako Ondareari buruzko Nazioarteko Kongresua: Kudeaketa eta garapen iraunkorra’ egin zen Iruñean. Kongresua FORTIUSen, bi hirien ondare gotortua kontserbatzeko eta balioa emateko Iruñea eta Baiona arteko mugaz gaindiko lankidetzarako proiektuaren, bitartez bultzatu zen.

FORTIUS proiektuaren parte bat Lurralde Garapenerako Europar Fondoetako (FEDER) fondoekin finantzatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programa Operatiboaren (POCTEFA) bidez. Cristina Pratek, POCTEFAren Kudeaketa Agintaritza den Pirinioetako Lan Elkarteko zuzendari gisa, kongresuan parte hartu zuen, ostiralean, urriaren 17an, hitzaldi bat emanez. Bertan, mugaz gaindiko lankidetzak hirien eta lurraldeen artean loturak ezartzeko eta ondareari balioa emateko duen garrantzia azpimarratu zuen.