MONTPELLIER – Languedoc-Roussillon
Musika jaialdia – 2010eko uztailaren 12tik 30era

Udako musika-hitzordu garrantzitsua, Radio France Montpellier Languedoc-Roussillon jaialdiak bere 26. Urtea ospatuko du gauza berriez jositako egitarau aberatsarekin.

Monpellierren eta Languedoc-Roussillon eskualdean antolatuko diren ehun kontzertu baino gehiagorekin, jaialdi honek genero musikal guztiak bilduko ditu 2010eko uztailaren 12a eta 30a bitartean: klasikoa, garaikidea, opera, errepertorio originalak, musika elektronikoa, jazza, musika tradizionala… guztia nazioarteko artista entzutetsuen zein talentu handia duten interprete gazteen eskutik.

Lurraldeko proiektu artistiko, kultural eta sozial honek 3 asteren buruan, ildo artistiko koherentea eta etengabeko exijentzia musikala eskatzen du alderdi desberdinen gaineko interesa erakutsiz, esate baterako desagertutako edo oso gutxitan entzuteko aukera dagoen musika lanak, interprete handien erkidegora zintzotasuna erakutsiz, nazioarteko lehiaketetan sariak irabazi dituzten solista gazteak, beraien ibilbidea sustatzeko eta sorkuntza garaikidea.

Près de 140 000 ikusle baino gehiago gerturatzen dira urtero eta izugarrizko kalitatea duten lanak ikusteko aukera izaten dute, Juanjo Menoren lana bezala, honek Mayte Martinen ahots flamenkoa taularatuko du.

Informazio erabilgarria:

Kontaktuak eta Erreserbak

Posta bide:
Festival de Radio France et Montpellier Languedoc-Roussillon
Service location alokatzeko zerbitzua BP 9214 – 34043 Montpellier Cedex 1

Jaialdiko txartel leihatilan:www.festivalradiofrancemontpellier.com/2010/fichiers/documents/Avant-programme-2010.pdf
Allée des Républicains Espagnols – Le Corum – Montpellier
Uztailaren 1etik aurrera: astelehenetik larunbatera 12:00etatik 18:00etara
uztailaren 12tik aurrera : egunero 12:00etatik 18:00etara

Internet bidez:
emaila : billetterie@festivalradiofrancemontpellier.com
Webgunea : www.festivalradiofrancemontpellier.com edo www.concertclassic.com

Telefono bidez: +33 (0)4 67 02 02 01 (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara)

Deskargatu egitaraua