Datorren uztailean ospatuko da PIRENAICAren bederatzigarren edizioa, ekimen hau “2011, Pirinioetako Urtea” proiektuaren barruan dago jadanik. Nazioarteko txirrindulari martxa bat da, ez da lehiaketa bat eta etapaka egingo da, bidaia bat Pirinioetan zehar mendate ezagunak igoz eta paisaia paregabeak behatuz.

Pirinioetako zati handi bat zeharkatuko da. Martxa Urzainkin (Nafarroa) hasiko da eta Huescako Pirinioak, Pirinio Garaiak, Aran Harana, Pirinio Atlantikoak eta Iparralde zeharkatuko ditu. Martxa lau data desberdinetan egingo dituzten lau talde egongo dira: 1. taldea uztailaren 4tik 9ra, 2. taldea uztailaren 18tik 23ra, 3. taldea uztailaren 25etik 30era eta 4. taldea abuztuaren 1etik 6ra.
Gainera, frogaren aitabitxia izan zen Miguel Indurainen lehen Tourraren garaipenaren 20. urteurrena ospatuko da. Hori dela eta PIRENAICAN (3. taldearekin) izango da Luz-Val Louron etapa egiteko, hau da, lehenengoz horiz jantzita ikusi zuen etapa berbera egiteko. Bere omenez sortu da PIRENAICA-INDURAIN 20 URTE maillota.
Informazio gehiago www.pirenaica.com eta www.pirineo.eu webguneetan.