Maiatzaren 25ean, Europako herrialde gehienak, horien artean Espainia eta Frantzia, hautestontzietara hurbilduko dira, 2014tik 2019ra Europako Legebiltzarrean herrialdeen ordezkari izango diren diputatuak aukeratzeko.
Europar Batasunak www.elections2014.eu webgunea sortu du, hauteskunde horiekin erlazionatutako informazio guztiarekin: nola eman botoa, Europako alderdi politikoak, herrialde bakoitzak zenbat ordezkari dituen, etab.