Europa
Kontsulta – 2009ko azaroaren 24tik 2010eko urtarrilaren 15era
Europako Batzordeak txosten bat idatzi zuen 2009 urtean zehar «2020rako EBren estrategia» zein izango den zehazteko. Honen inguruko kontsulta publikoa irekita dago 2010eko urtarrilaren 15era arte. EBren helburua estrategia horrekin 2010 hasiera hastea da Europako aurreikuspen ekonomikoak indartzeko.

Batzorde berrirako egin duen programan aurkeztu du Barroso Presidenteak berak nola ikusten duen Europar Batasuna 2020an.

Bere aburuz, krisitik ateratzea izan behar da merkatu jasangarri batean oinarritutako ekonomia sozial baten hasieraren abiapuntua, non gure ongizatea berrikuntzarako dugun gaitasunaren emaitza izango den, gure baliabideak hobeto erabili beharko ditugun eta jakintza izango den hau guztia egiteko gakoa.
Aldaketa hau modu arrakastatsuan aurrera eramateko Europa agenda bateratu baten beharrean aurkitzen da: 2020rako EBren estrategia.

Estrategia honen helburua EB krisitik guztiz ateratzea eta ezagutzan oinarritutako ekonomia berdeago batetan sartzearen prozesua azkartzea da.

EB 2020, 2005ean abiarazitako Lisboako estrategiak izandako arrakastan oinarrituta eratuko da, gainera enpleguaren hazkundean oinarritzen da eta aurreko estrategiak zituen zenbait puntu ahul indartu ditu.

Batzordearen asmoa, EB 2020 estrategiaren gaineko proposamen formala urte hasieran aurkeztea da, 2010eko udaberrian estatu eta gobernu buruek izango duten bileran hau abiarazi ahal izateko.

Bien bitartean, Batzordeak EB 2020 estrategiaren ildo nagusien inguruan duzuen iritzia adieraztea eskatzen du.

Informazio erabilgarria

Webgunea