Europa
2010ko uztailaren 31ra arte
Europako Batzordeak «Basoen babesa eta Europar Batasuneko basoen gaineko informazioa: basoak aldaketak klimatikorako prestatu» izeneko Liburu Berdea onartu zuen 2010eko martxoaren 1ean. 2010eko uztailaren 31ra arte Liburu Berde honi buruzko galdeketa egongo da irekita.

Liburu Berde honek, aldaketa klimatikoaren esparruan, Europako basoen babesari eta informazioari buruzko etorkizuneko aukeren garapenaren gaineko zenbait gai sustatzen ditu. Galdeketa honen helburua gai honi buruz jendeak zer pentsatzen duen jakitea da. Lortzen diren erantzunekin, Europako Batzordea informatu eta zuzenduko da Europar Batasuneko basoak, ahalik eta ondoen prestatzeko aldaketa klimatikorako. Honi esker Europar Batasuneko baso-estrategia eguneratuko da aldaketa klimatikoari dagokionez.

Galdeketa azpiko helbidean dago eskuragai : http://ec.europa.eu/environment/consultations/forests_en.htm (oraingoz ingelesez bakarrik)
Hiru galdeketa aurki daitezke linean: hiritarrentzako, erakundeentzako eta agintari publikoentzako. Hala ere, beste edozein gauza adierazi nahi baduzue, jarraian agertzen den helbidearen bidez egin dezakezue: ENV-U43-sector-forest@ec.europa.eu

Aipatzekoa da Liburu Berde hau, Espainiako gobernuak antolatutako basoen babesari buruzko konferentzia baten gai nagusia izango dela. Valsain-en (Espainia) ospatuko da apirilaren 6 eta 7an.

Ikusi prentsa dossierra