2010eko irailak 30ean eta urriak 1ean, Interreg France-Wallonie-Vlaanderen lankidetza programa gunean kokatuta dagoen eta lehenengo Eurometropoliko (Lille-Kotrijk-Tournai) kide den Tournai herri belgikarrean ospatuko da Europako Lurralde Lankidetzaren gaineko hitzaldia.



Gogora dezagun lurralde Lankidetzako Europako helburua kohesio politikaren hirugarren zutabea dela, lurralde konbergentziarekin, eskualdeko Lehiakortasunarekin eta Enpleguarekin batera.

Hitzaldi honek lurralde Lankidetzaren Europako eragileen multzoa bilduko du non Interreg-eko 71 programa desberdinetako ordezkariek gai honi buruz egingo diren ekintza konkretuen ikuspegia erakutsiko duten.

Gertaera honetan Lurralde Lankidetzaren 20. urteurrena ospatuko da: Europako ekimen honen jatorria gogoratzeko aukera, Europako kohesioarekin zerikusia duten erronkak eta zailtasunak nabarmenduz.

Open Days 2010 programaren barruan kokatuta, esperientzien partekatze bi egun hauek Europako, nazioko, eskualdeko eta bertako adituak eta politikariak bilduko ditu batez ere Lankidetzaren, EB 2020 estrategiaren, Interreg programen optimizazioaren eta GECT-ren etorkizunari buruzko gaiak lantzeko

Informazio gehiagorako sar zaitez Interneteko webgunera



klik eginez hemen.