2011ko irailaren 27an eta 28an, Eruomontanak “Turismo aktibo jasangarria – mendiko erkidegoek soluzio berritzaileak hartzeko bidera eramango dute Europa” izenburua izango duen konferentzia bat antolatuko du. Konferentzia honek mendian azken urte hauetan turismo aktibo jasangarriak izan duen garapena aztertuko du, bere praktika onen eta parte hartzaileen lanaren bidez, turismorako politika on bat eramateko gakoak zeintzuk diren eta sektore honetako praktikak aztertzeko helburuarekin.

Helburua aukerak identifikatzea da EBko tresna politikoen potentziala eta mendiko turismo sareak egiten duen lana indartzeko. Hauek izango dira (Europar Batasuneko turismo jasangarriaren politika garatzeko funtsezko elementuak) konferentzian landuko diren gaiak:
 
1.  Produktuen dibertsifikazioa eta marketin eta promozio jarduerena ere.
2.  Mendiko industria turistikoen garapena eta eskumenak besterentzea.
3.  Inguruneko baliabideen kudeaketa
4.  Marken eta azpi-marke erabilera – Kalitate estandarrak betetzeko helburuarekin.
5.  Sare bat osatuz edo taldeetan lan egitea sektore desberdinen artean eskaintza turistikoa hobetzeko helburuarekin.
6.  Mendiko produktu turistikoen eskuratzea erraztea populazioaren maila guztiei.
7. Mendiko eragile turistikoentzako hornikuntza jasangarri bat garatzea.
 
Konferentzia hau Euromontanak mendiko turismo jasangarriaren aurrean duen jarrera erakusten duen txosten bat egiteko lehen pausoa izango da.