POCTEFAren web guneak berrikuntza ugari ditu. Beste ezer baino lehen, hainbat artikulu argitaratu dira. Horrela, “Proiektuak Atik Ztara” atalean, Pyrmet, G+T Valora eta I+D proiektuak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, bideoen bitartez, Vinaromas proiektuko bazkideen testigantzak jarraitu ahal izango dira. Vinaromas proiektuari amaiera eman zion mintegiaren ondoren buruturiko bideo horietan, proiektuak zein elkarlanak lorturiko emaitzak eta itxaropenak azpimarratzen dira (Testigantzak atala).

Amaitzeko, “Prentsan” izeneko botoi berria gehitu da. Botoi horrek, Scoop.it tresnaren bitartez, Interneten POCTEFAri eta bere proiektuei, CTPari edo elkarlanari buruz argitaratu diren artikulu guztiak eskura izango ditugu.

Beste alde batetik, POCTEFAko proiektuen arduradunei beraien ekitaldiak POCTEFAren web gunean argitara ditzaketela gogoratu behar diegu, eskuinaldean dagoen egutegian, beraien erabiltzaile izena eta Sigefako pasahitza erabiliz.

Kontsulta ezazu www.poctefa.eu web gunea eta irakurketa ona izan dezazula!