Batzordean aurkeztu den proposamena, gaikako zazpi helbururen eta inbertsiorako bederatzi lehentasunen inguruan egituratu da, eta horietan zentratuko da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko gunerako etorkizuneko estrategia.
Programaren Kudeaketa Agintaritza den Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP), irailaren 22an bidali zion Europar Batzordeari Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako 2014-2020 Programa (POCTEFA) proposamena, hark onar zezan. Europar Batzordeak hiru hilabete baino lehen erantzun beharko dio proposamenari.

Amaiera ematen zio horrela Programa idazteko eta prestatzeko duela bi urte hasitako lanari. Lan horretan Pirinioetako Lan Elkarteak, Kudeaketa Agintaritza gisa, eta Jarraipeneko Batzordeak hartu dute parte, Pilotatze Batzordearen bitartez, beste erakunde batzuekin batera. POCTEFA 2014-2020 programa Europa 2020 ildoari jarraituz diseinatu da, hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailea izan dezan.

Batzordean aurkeztu den proposamena, gaikako zazpi helbururen eta inbertsiorako bederatzi lehentasunen inguruan egituratu da, eta horietan zentratuko da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko gunerako etorkizuneko estrategia.

POCTEFA 2014-2020 programaren aurrekontua, 189,3 milioi eurokoa da, hau da, %12 baino gehiagoko hazkundea erakusten du, aurreko POCTEFA 2007-2013 programarekin alderatuz. Kopuru hori, zazpi helburu horietara zuzendutako 177,9 milioi eurotan eta Programaren laguntza teknikora bideratutako 11,4 milioi eurotan banatzen da.

Aurrekontuaren banaketa gaikako helburuen artean (Europar Batzordeak onartzearen zain)

 

Gaikako helburua

%guztira

FEDER
(milioi €)

Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzea

23%

40,9

Enpresa txikien eta ertainen lehiakortasuna hobetzea

5%

8,9

Klimaren aldaketara egin beharreko egokitzapena eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzea

16%

28,5

Ingurumena kontserbatzea eta babestea eta baliabideen eraginkortasuna bultzatzea

27%

48

Garraio jasangarria sustatzea eta funtsezko sare azpiegituretan oztopoak kentzea

14%

24,9

Enpleguaren iraunkortasuna eta kalitatea sustatzea eta lan mugikortasuna erraztea

7%

12,5

Gizarte inklusioa bultzatzea eta pobreziaren eta edozein bazterkeria motaren aurka borrokatzea

8%

14,2

GUZTIRA

100%

177,9

OHARRA: Programaren laguntza teknikoak 11,4 milioi euroko asignazioa du.

 

Batzordera bidalitako Programa, lurraldeko erakundeek eta eragileek egindako ekarpenak jasotzeko aukera eman duten bi kontsulta publikoren bitartez egituratutako eta partaidetzan oinarritutako prozesuaren emaitza ere bada.

Proposatutako Programa www.poctefa.eu webgunean kontsulta daiteke. Europar Batzordeak onartu ondoren, Programaren Kudeaketa Agintaritzak, aurretik iragarriko den proiektu deialdia antolatuko du, eta mugaren bi aldeetako eragileek, jada definiturik dauden helburuen barruan sartzen diren mugaz gaindiko lankidetzarako beraien proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.