2010eko ekainean Frantziako Lehen Ministroari bidalitako mugaz gaindiko politikari buruzko legebiltzarreko batzordearen txostenaren ondorioz, Midi-Pyrénées lurraldeko prefektuak, DATAR-en laguntzarekin, Frantzia, Espainia eta Andorra arteko mugaz gaindiko erlazio ekonomikoen eta loturen errealitateari buruz gehiago jakiteko nahia adierazi du.

2010eko ekainean Frantziako Lehen Ministroari bidalitako mugaz gaindiko politikari buruzko legebiltzarreko batzordearen txostenaren ondorioz, Midi-Pyrénées lurraldeko prefektuak, DATAR-en laguntzarekin, Frantzia, Espainia eta Andorra arteko mugaz gaindiko erlazio ekonomikoen eta loturen errealitateari buruz gehiago jakiteko nahia adierazi du, eta horretarako bi azterlan jarri ditu martxan:

  • Mugaz gaindiko loturei buruzko azterlana, hau da, hiritarren eguneroko bizitzako alderdi guztiei buruzkoa, CPC, BPC Europe eta IDOM enpresek burutua,
  •  Erlazio ekonomikoei buruzko azterlana, Edater eta Iniciativas Innovadoras enpresek burutua.

Frantziako Estatuak koordinatu eta finantzatu dituen bi azterlan estrategiko horien prekonizazio zehatzak Frantziako Tolosan aurkeztu zituzten egileek, 2011ko urriaren 28an. Azterlanetan, errealitate anitzak erakusten dituen muga ingurua deskribatzen da, ekonomia eta lurralde mailako integrazio prozesua murgildua, baina oztopo asko dituena, eta prekonizazio zehatzak proposatzen dira, oztopo horiek desagerrarazteko.

Horrela, Frantzia, Espainia eta Andorra arteko mugaz gaindiko loturen errealitateari buruzko azterlanak, lurraldeen berrogeita hamar funtsezko arazo errepikatu edo esanguratsu konpontzeko bideak ematen ditu eta, horrez gain, muga horretan edo Frantziako beste muga batzuetan martxan jarritako proiektuek emandako erantzunak gogoratzen ditu. Proposaturiko lanerako ildoak honako hauek dira:

  • Guneen arteko gogoeta talde bat martxan jartzea, ezagupenak mahai gainean jartzeko eta trukatzeko, aurrera egin ahal izateko;
  • Esperientzien kapitaliazioa eta aprobetxamendua garatzea;
  • Funtzionarioak eta administrazio langileak trukatzea epe labur batez;
  • Estatuko zerbitzuak gero eta handiagoak diren trukaketa beharretara egokitzea;
  • Alboko herrialdeko hizkuntz jardunbidea indartzea.

Frantzia, Espainia eta Andorra arteko mugaren bi aldeen arteko erlazio ekonomikoen errealitateari dagokionez, proposaturiko jarduketa planaren elementuak honako hauek dira:

  • Neurri ekonomikoekin jarraitzea elkarlanerako programetan;
  • Ardatz edo neurri espezifiko batekin jarraitzea, mugaz gaindiko komunikazio azpiegiturak egituratzeko proiektuetarako;
  • Elkarlana bultzatzea muga inguruko bikaintasuneko zenbait postutan, turismoaren sektorean, batez ere;
  •  Legedia fiskalean eta sozialean dauden desberdintasunen eragina era zehatzagoan neurtzea, jarduera lehiakorrenetan;
  • Mugaz gaindiko ekonomiaren garapenerako poloak (PDET) sortzea, status berezia duten gune ekonomikoak ezartzeko bidean;
  • INTERREG proiektuen ondorioen eta eraginaren jarraipena indartzea eta jasangarritasuna eta jasotako ezagupenen transmisioa bideratzea. 

Azterlan bakoitzaren laburpena era telematikoan jaitsi (frantsesez bakarrik daude):

 

Mugaz gaindiko loturei buruzko azterlanaren laburpena – 2011

Mugaz gaindiko erlazio ekonomikoei buruzko azterlanaren laburpena – 2011