Lehiaketara aurkeztutako irudi guztietan, Pirinioetan jardueraren bat egiten ari diren pertsonak agertu beharko dira.
Pirinioetako Lan Elkarteak argazki lehiaketa berria deitu du. ‘Nola gozatzen duzu Pirinioez?’ izenburupean. Lehiaketaren helburua, argazkien bitartez Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldearen kultura eta aisia aukerei balioa ematea eta ezagutaraztea da. Lehiaketara aurkeztutako irudi guztietan, Pirinioetan jardueraren bat egiten ari diren pertsonak agertu beharko dira.

18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, bere argazkiak urriaren 8tik azaroaren 6ra bidaliz, ctppoctefa@gmail.com helbide elektronikora. Irabazleak bi gaueko egonaldia jasoko du Jacako Reina Felicia hotelean. Pirinioen oinetan dagoen udalerri horrek aisia eskaintza zabala du, eta CTPren egoitza da duela hogeita hamar urte baino gehiagotik.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, partaideek CTPren jarraitzaile izan behar dute Twitterren (@ctppoctefa) edo “atsegin dut” sakatu Facebook orrian (Communauté de Travail des Pyrénées/Comunidad de Trabajo de los Pirineos).

Lehiaketara aurkeztutako irudiak sare sozialen bitartez argitaratuko dira, #PirineosEuropeos txioarekin. Pirinioen zale amorratua baldin bazara, ez duzu aitzakiarik. Hartu parte!

Kontsulta itzazu lehiaketaren oinarri osoak esteka honetan.