Frantziako Alpeetako eta Mendiko Taldeen Federazioak (FFCAM) eta Aragoiko Mendi Federazioak (FAM), mugaz gaindiko lankidetzako ENTREPYR proiektuaren azken Konferentzia antolatu dute

Ekitaldia datorren abenduaren 10ean izango da, “Teknologia berrien erabilera Pirinioetako mendi aterpeen kudeaketarako eta sustapenerako” izenburupean.

Bileran, proiektuak izan dituen helburuak eta aurrekontuak aurkeztuko dira, eta emaitzak ere aipatuko dira. Horien artean, aterpeak hornitu dituzten ekipamenduak eta materialak, eta ibilbideak erreserbatzeko mugaz gaindiko webgunea sortu izana. Amaitzeko, proiektuaren etorkizuneko ikuspegien balantzea egingo da.

ENTREPYR, Espainiako eta Frantziako mendi aterpeen alorreko lankidetza hobetzeko eta, batez ere, alde bietako aterpeak erabiliz mugaz gaindiko ibilbideak egiten dituzten mendizaleen joan-etorria bultzatzeko helburuz planteatu zen. 2013an programatu zenetik helburu horiek lortu ditu eta, horrez gain, erreferente bilakatu da, aterpeen Internet bitarteko kudeaketari dagokionez.

Horrela, proiektuaren emaitza nagusietakoa, konferentzian adieraziko den bezala, aterpeak eta aterpe horiek lotzen dituzten ibilbideak jasotzen dituen webgunea sortu izana da. Gainera, webgune horretatik erabiltzaileak online erreserbak egin ditzake aterpeetan, eta baita ibilbideak era digitalean jarraitu ere.

Kontsulta itzazu proiektuaren xehetasun guztiak www.entrepyr.eu webgunean.