Ekainaren 5ean amaitu zen Donostian ENERTIC, Frantzian eta Espainian energia berriztagarrien eta energiaren eraginkortasunaren sektorearen mugaz gaindiko garapenari laguntzeko martxan jarritako proiektua.
Ekainaren 5ean amaitu zen Donostian ENERTIC, Frantzian eta Espainian energia berriztagarrien eta energiaren eraginkortasunaren sektorearen mugaz gaindiko garapenari laguntzeko martxan jarritako proiektua. Amaiera ekitaldia bat etorri zen zero isurketa dituen Euskadiko lehenbiziko eraikin eko-adimendunaren inaugurazioarekin. Zentro horrek, alor horietan berrikuntzarekin erlazionaturiko mugaz bi aldeetako enpresa aitzindariak jasoko ditu, eta eraikin horren eraikuntza izan da ENERTIC proiektuaren ardatza.

Eraikin horren helburua, Euskadiko eta Akitaniako energiaren eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien sektoreko eragileak toki bakarrean biltzea da, egon daitezkeen lankidetzak bultzatuz. ENERTICek, beraz, gai horietan erreferentziazkoa izango den mugaz gaindiko zentro bilakatu nahi du, eta baita mugaz gaindiko lurralde mailako ekonomia sarea indartuko duten enplegu aukera berriak finkatzeko, sortzeko eta zabaltzeko gune ere.
Proiektuaren finantzaketan hartu dute parte FEDER fondo europarrek, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko 2007-2013 Lankidetzarako Programaren (POCTEFA) bitartez.

Kontsultatu hemen ENERTICeri buruzko informazio guztia.