ENERGREENen helburua mikro-algen hazkuntzaren garapena da, helburu bio-energetikoetarako. Unibertsitateen,ikerketa alorreko erakunde publikoen eta teknologia eta ikerketa alorreko erakunde pribatuen arteko lankidetza proiektua da.
I+G alorreko mugaz gaindiko proiektu teknologikoa da, eta bertan Euskadiko, Nafarroako, Akitaniako eta Midi Pyrénéetako bazkideek hartzen dute parte.

ENERGREENek, etorkizuneko bio-energiarako mikro-algen hazkuntzaren emaitzak aurkeztu zituen urtarrilaren 27an Bidarten egin zen “Metanizazioa eta biomasa mugaz gaindiko arduren erdian” foroan.

ENERGREEN, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programa (POCTEFA) bitartez FEDER funtsak jaso dituen proiektua da. Informazio gehiago hemen