Languedoc-Roussillon Midi-Pyrénées Akitania (Pirinioak)
Manifestazioa –2010ko urtarrilak 10
Urtero antolatzen den Elur-erraketen Egun Nazionalak mendia neguan beste era batetan ezagutzeko aukera ematea du helburutzat.
Datorren urtarrilaren 10ean Mendi-gidariek beraien lanbidea ezagutzera eta elur-erraketetan ibiltzera gonbidatzen zaituzte giro lasaian ipar isurialdeko Pirinioetako 8 leku desberdinetan.

Familiarekin batera, bakarrik zein lagunekin gerturatzeko asmoa baduzu, Elur-erraketen Nazioarteko Egunean, erraketekin elurretan ibiltzen ikasteko edo hobetzeko aukera izango duzu, betiere profesionalek emandako oharrei esker segurtasun arauak betez eta ingurugiroa zainduz.

Elur-erraketekin ibiltzeko maila fisiko onik ez baduzu, ez arduratu aktibitate desberdin ugaritan parte hartzeko aukera egongo baita tailer desberdinen bidez, igluak eraikitzea, elurra ulertzea eta mendian nola orientatzen ikastea esate baterako.

Egun hau benetako jaia izango da mendi elurtuan eta kirol federazioen (Randonnée Pédestre, Montagne et Escalade eta Club Alpin Français elkarteak) eta tokiko sustatzaileen arteko lankidetzari esker egin da.
Jantz itzazu arropa bero eta erosoak! materiala eta urtero edaten den ardo beroa mendi-gidariek eramango baitute!

Informazio erabilgarria

Webgunea