Ekainaren 15ean»Matchmaking Event in Energy» jardunaldia antolatu zen Lleidan, Lleidako Unibertsitateak (UdL) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) antolatuta, EBRoS2020 proiektuan definituriko jardueren barruan. Bertan, energian aditua den Luisa F. Cabeza doktoreak hartu zuen parte
Ekitaldi horri esker, elkarren artean proiektu europarrak aurrera eraman ahal izateko harreman berriak egin, ikerlari elkarte berriak antolatu edo teknologiaren transferentzia indartu nahi duten Aragoiko, Errioxako, Nafarroako, Lleidako, Akitaniako eta Midi-Pyrénéetako ikerketa taldeak, enpresak eta erakundeak elkartu ziren.

Horrez gain, ekainaren 18an “I+G+b proiektu baten eskari prozesuari” buruzko ekitaldia egin zen Zaragozan.

EBRoS2020 proiektua, ikerketa eta berrikuntza gaiei buruzko mugaz gaindiko lankidetzan oinarritzen da. Lankidetza hori, Campus de Excelencia Internacional Iberus izenekoak (Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsiatea eta Lleidako Universitatea) eta Pau et des Pays de l’Adour Unibertsitatera duen hedapenak eta Toulouse Midi-Pyrénées Unibertsitate Federalak osatzen duten EBRoS Mugako Campuseko Unibertsitateen artean gauzatzen da.