Apirilaren 30etik maiatzaren 14ra, Hegoamerikakoa mugako Brasil-Argentina-Paraguay eta Brasil-Uruguay lurraldeetako adituek eta politikariek Pirinioetako Lan Erkidegoa bisitatuko dute, “Europar Batasuna-Latinoamerika arteko elkarlana, Lurralde Politikaren eremuko Mugaz gaindiko Elkarlanari buruzkoa” egitasmoaren barruan.

Bisita hori, Europar Legebiltzarrean Europar Batasuneko (EB) Lurralde Politika testuinguru zabalagora eta EB-ko beste herrialde batzuekin izan beharreko elkarlan politikara eramateko egindako azterlan baten parte da. Horrez gain, Latino Amerikako Mugaz gaindiko Elkarlanerako EB-arekin eta Europako beste kide batzuekin elkarlanean egindako ibilbide orria ere deskribatzen du. Europako Mugako Lurraldeen Elkartearekin (ARFE) elkarlanean antolatu da, eta Europar Batzordeko Lurralde Politikako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du. Topaketaren helburua, kohesio politikaren ezarpenaren eta martxan jartzearen esperientziari buruzko informazioa eta jardunbide onak trukatzea da.
Bisitariak Nafarroara, Jakara eta Euskadira joango dira. Mugaz gaindiko elkarlanerako POCTEFA programa nola kudeatzen den erakutsiko zaie, eta baita garrantzi berezia duten zenbait egitasmo ere: berrikuntza egitasmoak, enpresen arteko elkarlanekoak, unibertsitateen arteko elkarlanekoak, baliabide naturalen kudeaketa jasangarriari buruzkoak… POCTEFA zehaztasun osoz aurkeztuko zaie, sorrera, beraientzat oso interesgarria den kudeaketa, kudeaketa deszentralizatua delako, batez ere Espainiara egingo duten bisita horretan Espainia-Portugal (POCTEP) 2007/2013 Mugaz Gaindiko Elkarlanerako Programa Operatiboa, kudeaketa zentrala duen programa, ere bisitatuko dutelako.
Ekimena lurralde honetara eramateko ideia, Hego Amerikako herrialdeak mugaz gaindiko harremanetan hazten ari direla da, eta Europako herrialdeen ezagutzaz eta esperientziaz balia daitezkeela jardunbide berriak garatzeko eta harremanak hobetzeko.