Frantziako Enbaxadak Espainian eta Goi Heziketa eta Ikerketa Ministerioak frantziar doktoretza-eskolen eta euren kide espainiarren arteko elkarlanaren babesa sendotzea proposatzen dute.
Helburua frantziar doktoretza-eskola eta euren kide espainiarren arteko elkarlan egituratu eta iraunkorra sustatzea da, frantziar doktoretza-eskoletan doktoregaiak hartzea Espainian hasitako tesi kotutelatuak garatzeko barne hartzen duen baterako proiektu zientifiko bat ezarriz.
Lehiaketa hau frantziar doktoretza-eskolei zuzenduta dago, zeinei espainiar unibertsitate bateko ikerketa talde baten edo doktoretza-heziketaren arduradun batekin adostutako gehienez bi urteko lankidetza proiektu bat aurkeztera gonbidatzen zaien, hurrengoak oinarri dituela:
• Bi erakundeen artean egituratutako elkarlan-esparru baten definizioa
• Frantziar doktoretza-eskolek eta haietako ikerketa taldeek euren espainiar kideekin dituzten aurreikusitako hartu-eman eta lankidetza jarduerak
• Tesi kotutelatuak garatzeko asmoz, frantziar doktoretza-eskola batean, lehenengo matrikula espainiar unibertsitate batean burutu duten bi doktoregai hartzea, gutxienez

Proiektuak aurkezteko epemuga 2012ko irailaren 25erako finkatzen da.

Proiektuen deialdi osoa eta hautagai-inprimakia kontsulta dezakezue hemen.