Europako Lankidetzaren Egunaren antolatzaileek 16 urtetik beherakoei zuzendutako poster lehiaketa jarri dute martxan. Lehiaketaren gaia Europako herrien arteko elkarlana izango da.

INTERACTek, Europako Lankidetzaren Egunaren bigarren edizioaren koordinatzaileak, poster lehiaketa bat jarri du martxan, gazte europarrak ekitaldi garrantzitsu horretan inplikatzeko xedez. Aurkeztutako lanek, Europako herrien arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu beharko dute.

2013ko abuztuaren 24a izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Lehiaketan aurkeztutako poster hoberenek, irailean Vienan (Austrian), Europako Lankidetzaren Egunaren ospakizunarekin bat etorriz antolatuko den erakusketan hartuko dute parte, eta irabazleek saria jasoko dute.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.

Kanpaina martxan dago jada
Beste alde batetik, INTERACTek Europako Lankidetzaren Egunaren 2013ko kanpaina jarri du martxan, “I’m part of it” lelopean.

Kanpaina horrek, mugaz gaindiko proiektuen atzean dauden benetako historiak kontatzen ditu, beraien protagonista nagusiek kontatuak.

Horrez gain, bideo bat argitaratu da, Europar Batasunean mugaz gaindiko elkarlanari esker lortutako lorpen garrantzitsuak gizartearen aurrean aurkezteko.

Europako Lankidetzaren Egunak Europar Batasuneko Lurralde Elkarlanerako 70 programa inguru biltzen ditu. Datorren irailaren 21eko astean egingo da, eta hainbat ekitaldi programatuko dira Bruselan eta Europa osoan toki mailan, leku bakoitzean. Ekitaldi horietan Europar Batasunaren ondoan dauden zenbait herrialdek ere hartuko dute parte.

Europako Lankidetzaren Egunari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.